search
Subtotal USD $ 0,00
Total USD $ 0,00
  • Ebook
Emearen bidea...

Emearen bidea supergizakiaren aroan

  • Año de edición 2022
USD $ 13,99

Liburu honek bide bat aurkezten du, komunitate ezezagun batera daraman bidea. Emearena da bide hori, supergizakiaren garaian herri ukatu eta gutxituei dagokien biziraupen eta askapen bidea, hain zuzen ere. Komunitate ezezagun horretara iristeko, zeharkatu beharreko hiru zirkulu bereizten ditu saiakeragileak: lehenengoa, bizitzaren zirkulua; gogoaren zirkulua, bigarrena; eta komunitatearen zirkulua, hirugarrena. Zirkulu bakoitzean askapen bat burutu beharko da. Bizitzaren zirkuluan, emea askatu beharko da; gogoaren zirkuluan, berriz, irudimena; eta, komunitatearen zirkuluan, azkenik, jaia. Zibilizazio kristauaren botere handienak izango ditugu zeregin zail horretan oztopo, emea, irudimena eta jaia kateatzen dituzten zaindariak: ideologia genetikoa, logozentrismoa eta patriarkalismoa; hau da, historian zehar kristau espirituak ─Espiritu Santuak, alegia─ sortu duen botere-hirutasunik indartsuena. Saiakera honetan Martinez de la Pera aldarrikatzen duenez, bada Hirutasun Santu horrekiko lehian garaile ateratzerik, emea, irudimena eta jaia askatuz. Izan ere, bat eta bera dira emearen bidea –hots, emakumeen biziraupen eta askapen bidea– eta herri ukatuena. Emearen bidean, bada, herrigintza eta feminismoa uztartzen dira.

  • Formato
    Ebook
  • Estado
    Nuevo
  • Isbn
    9788498687408
  • Peso
    2.8 MB
  • Número de páginas
    258
  • Año de edición
    2022
  • Idioma
    Vasco
  • Formato
    EPUB
  • Protección
    DRM
  • Referencia
    BKW80878