search
Subtotal COP $ 0
Total COP $ 0
  • Ebook
T (Tragediaren poza)

T (Tragediaren poza)

  • Año de edición 2008
COP $ 34.900

Bashevis Singerrek zioen indar arraroa daukala janzkerak. Nobela honetan ere indar handia dauka janzkerak, indar arraroa, baina ez da arropaz bakarrik ari, bizitzaz ari da gehien bat. Guk geuk gidatzen dugu gure bizitza? Galdera Mendebaldeko Kulturaren erroetan dago, eta milaka literatur lan saiatu da plazaratzen eta erantzuten. Nobela honek galdera hori egin nahi du berriz ere, hemendik, gaur egungo Euskal Herritik. Erantzuna, baldin badago, norberak aurkitu behar du, jakina. Alde batetik, tragediari buruzko ikastaro bat egiten ari da Terese, eta bestetik, aitaren heriotza iragarriaren tragedia ari da unez une bizitzen. Terese eta Tragedia, biak "t"z hasten diren hitzak. Ermuko Foroko kide da Barrutia irakaslea. Barrutiak ematen dio Tereseri tragediari buruzko ikastaro hori eta harreman esperpentiko bat sortzen da irakasle eta ikaslearen artean. Bada, bestalde, gertakari ilun bat Barrutia eta Tereseren aita lotzen dituena. Hirurogeita hamarreko urteetan gertatu zen, eta Hendaian bizi ziren orduan, Espainiako poliziatik ihesi. Elementu horiek denak mahai gainean jarri ditu Olasagarrek eta tragediari buruzko kontakizun mingarri bat sortu du. Pertsonaiei min egiten diena, eta irakurleari ere bai. Izan ere, umore beltzez, sarkasmoz, eta esperpentoz betea dago T, atzean ezkutatzen denak, ordea, min egiten du.

  • Formato
    Ebook
  • Estado
    Nuevo
  • Isbn
    9788498681383
  • Peso
    540.2 KB
  • Número de páginas
    252
  • Año de edición
    2008
  • Idioma
    Vasco
  • Formato
    EPUB
  • Protección
    DRM
  • Referencia
    BKW84151